Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Nekazal Turismoa > Probintziako Herriak

Probintziako herriak

Natur guneekin batera, probintziako herriek beste turismo erakargarritasun bat dute. Hauetako askok aspaldiko beren ohiturak, eskulangintza, historiaz betetako txokoak eta prestaketa erraz baina zapore atsegineko gastronomia mantentzen dituzte.

Montefrío, granadako Mendebaldea, tenpluz zuinkatutako etxe zuri eta musulmandar gaztelua eusten duen harkaitz izugarri batez koroatutako etxe zuri multzo ederrez osatuta dago. Herritik gertu, Ijitoen Harkaitzean, historiaurreko gizonak arkeologia altxorrik handienetako bat eman zion probintziari: zelai zoragarriz inguratutako hamarnaka dolmen megalitiko. Eskualde berean, Alhama de Granada, labar ikaragarritik ateratzen dena, eta Loja, musulman nahiz errenazentista ondare monumental aberatsarekin dira aipagarrienak.

Herri zuri txiki, harrikatutako kale malkartsu eta estu hamarrekoek osatzen dute Alpujarra, Sierra Nevadako hegaletan zabaltzen den eskualde pribilegiatua. Mendeetan mendiek bakartuta, bisitariari ibiltzeko lur ia birjinak eskaintzen dizkio, bertako festa bitxiez gozatzeko aukera, lehenaldi arabiar konplexua ezagutzekoa, mendiko gastronomia sendoa dastatu eta bertako jende xumearen jarrera abegitsua gozatzekoa. Bertako uragatik eta bainu-etxeengatik ezaguna den Lanjaron, paisaia malkartsuko lur harrigarri honetarako atea da. Poqueira ibaiko amildegia inguruko destino turistiko nagusietako bat da. Pampaneira, Bubión eta Capileira herriek osatzen dute, eta bertan gainontzeko eskualdean bezala, zenbait nekazal turismoko ostatu daude.

Alpujarraren ondoan, Lecringo Bailara emankorra dago. Laranjondo eta limoiondoen landaketan udaberriko airea azahar usain zoratzailez lurrintzen dute. Irin errota zaharrek, musulmandar gazteluek eta xarmadun baserriak  eskualde lasai eta argitsu hau zipristintzen dute. Padul eta Dúrcal bezalako herri nagusiez gain, herri txiki asko murgiltzen dira fruta arbola, olibondo, arbendolondo, mahasti eta gereziondoen artean: Albuñuelas, Restábal, Melegís, Talará, Mondújar... Udalerri askotatik igarotzen da GR-7a, Andaluzia Greziarekin lotzen duen ibilbide luzeko bidea, eta probintzien erdibitu egiten dena Alpujarra eta Lecríngo bailara zeharkatzeko.

Montefrio Montefrio Montefrio

Altiplanoko eskualdea, probintzia iparraldean, itsasoko mailaren gainera mila metroraino altxatzen da. Eremu ikaragarri hau bere paisaien kontrasteagatik nabarmentzen da. Zenbait mendizerrek inguratuta, erdigunea ordoki handi batek hartzen du, ia desertuzkoa, ibaien ondoetan landaketa eta oasiekin. Lurraren higadurak puntadun dorre bitxi sail handia sortu du, arratsalde partean kolore gorri gordinez tindatzen direnak. Aurkitutako arkeologia aztarnak, Baza eta Orce herrien arteko inguruko honetan, orain dela milioi bat urte, europar gizonaren aurrekari zaharretako bat bizi izan zela berretsi dute zientzilariek.

El Marquesadoko eskualdearen paisaia lehorra da ere, baina ederra. Ilargi itxura erdi desertuzko zabaleretatik, mendixka txikietarainokoak ditu, Sierra Nevadako gailurrak iristeko ostertzean hazten direnak. Eskualdeko herririk nagusiena Guadix da, Europako troglodita auzorik handienekoa duena. Bertan 3.000 familia kobazuloetan bizi dira oraindik, baina orain erosotasun guztiekin. Alquifequeko meatzaritza herria eta Jérez del Marquesado, La Calahorra, Purullena eta La Peza herri txikiek, nekazal turistari aukera handiak ematen dizkiote.