Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Nekazal Turismoa > Babestutako Guneen

Babestutako guneen

Naturalezarekin harreman zuzenena babestutako sei guneetan eskaintzen du Granadak:

Sierra Nevadako Parke Nazionala:

Sierra Nevadako Parke Nazionala

La 170.000 hektareako zabalerarekin, mendigune menditsu ikaragarri hau Biosferako Erretserba izendatu zuen Unescok 1986an flora eta faunako endemismo ugariak babesteko, Sierra Nevada Europako biodibertsitate handieneko ingurua bilakatzeko. Neguan izotzean eskalada egiteaz eta eskiatzeaz gain, Parke Nazionalak oinez, bizikletaz edo zaldiz ibilaldiak egiteko aukera ematen du bide mugaezinetan zehar. Altuera gutxieneko eremuek ere Natur Parkearen babesa dute.

Sierra de Bazako Parke Naturalak:

Sierra de Bazako Parke Naturalak

52.000 hektareako azalera hartzen du, mendikate Penibetikoko erdi aldean, eta gailurrek  2.200 metroko altuera dute. Jabalcón mendian dauden etxebizitza trogloditek, historiaurrean mendizerra honek bizilagunak izan zituela lekukotzen du eta beranduago iberoak, Bazako Dama horren lekuko. Espezie desberdinetako pinuak dira landaredia nagusia, itxuragatik ehun urteko makalak nabarmentzen diren arren, ureztatzen dituen ibaien ertzetan hazten direnak.

Huétor-Santillán Mendizerrako Parke Naturala:

Huétor-Santillán Mendizerrako Parke Naturala

Granadatik gertu dagoelako, hiritarrentzat aisialdi gune estimatua da. 12.500 hektareako zabalera du. Erdi mendiko paisaia da nagusi eta bertan amildegi eta gailurrak, leize, erreka eta iturriekin nahasten dira. Azken hauen artean Pinares de Alfaguarakoa da azpimarragarri, Viznar herritik gertu, bertatik eraman zuten arabiarrek Alhambra hornitzen duten uharka eta ubideentzat.

Castrilgo Mendizerrako Natur Parkea:

Castrilgo Mendizerrako Natur Parkea

12.000 hektareako azalera du eta oso topografia gora-beheratsukoa da, mendixkaz eta amildegi ugariz zipristindutako pareta erraldoikoa. Hauen artetik erreka asko igarotzen dira, Castríl ibaia sortzeraino, Parkearen bihotz eta erdigunea. Putre lehoidunak bizileku aparta ditu amildegiak. Handik gertu, don Fernandoren Kobazuloa dago, Granadako probintziako sakonera eta luzera handienekoa, edertasun handiko gela eta galeriekin.

Tejeda eta Almijarako Mendizerren Natur Parkea:

Tejeda eta Almijarako Mendizerren Natur Parkea

40.600 hektareako zabalerarekin, Malaga eta Granada probintzien artean muga geografiko banaketa egiten duen mendikatea da. Paisaiak erliebe malkartsu eta aldapatsua du, hegal handi eta nabarmenekin eta lerro desberdinetako gandor bereziekin txandakatuta, bailarak eta amildegi sakonak mugatuz, perpendikularki kostaldearen lerrorantz garatzen doaz. Faunarik nagusiena mendi-ahuntza da.