Guadix eta
El Marquesado, eta Baza-Huéscar eskualdeetako kobazuetako ostatua
Altiplanoa bilakatu
da Granadako probintziako erakargarritasun turistiko eta berezienetako
bat. Gaur egun, aipatutako bi guneetan eta Sacromonteko granadiar
auzoan, kobazuloetako ostatu turistikotzat izenda daitezkeen 31 egoitza
daude. Horiek guztiek kalitatezko zerbitzua, ingurugiroari errespetua,
eta Europako eraikuntza eta arkitektura ohituretako baten berreskurapen
eta kontserbazioa dute komuneko ezaugarri.
Lurraren erroetan zulatutakoak, gizonaren lana naturaleza eta paisaiarekin bateratzearen adibide bikaina dira. Kobazuloetako bakoitza, besteengandik guztiz desberdina da. Herri arkitektura, inguru fisikoaren egokitzapenaren adibide bikaina dira gainera, eta bertan honakoak aurkitzen dira: lur gogorrak eta lehorrak, zulatuak izan daitezen trabak jarri gabe, trinkoak direnak –horregatik ez dago lubizi arriskurik- eta iragaztezinak –bertan 18º inguruko tenperatura atseginaz gozatzen da- eta udan freskoak eta neguan beroak izaten dira.
![]() |
![]() |
![]() |
Kobazulo etxe modernoek ostatu hartzen duenari kalitatezko ostatu turistikoari eska dakizkiokeen erosotasun guztiak eta zerbitzu osagarriak eskaintzen dizkiote, eta opor-leku ezin hobeak bilakatzen dituzte: zaldiz egindako paseoetatik, arabiar baina handiosetaraino, janari tradizionaleko jatetxeak, liburutegi osoak eta ganadu ekoizpen abeletxe eta landaketa ekologikoetaraino. Horregatik guztiagatik, eskabide handiz merkaturatzen dira bai nazio mailan, bai nazioartekoan.