Lan
estresak eta hiri handietako bizimodu astinkorrak, gero eta jende gehiago
animatzen du oporrak bainu-etxe bateko atsedenean pasatzera.
Leku hauek adineko
pertsonentzat besterik ez izateko irudipenari utzi zioten eta luxuzko
destino bilakatu dira, aisialdi alternatibo eskaintza handikoak.
Erromatar et arabiarrek termak eta bainuak utzi dizkiote probintziari,
Alhama de Granada, Graena eta Alicún de las Torres bezain besteko
garrantzikoak eta Lanjarongo uraren medikuntza osagaiak herrialde osoan
dira ezagunak.
Ohiko bainu-etxe hauekin batera, azken urteetan granadako hiriburuan zenbait eta spa eta ur tratamendu zentro zabaldu dituzte. Hala ere, eskaintza berritzaile eta erakargarriena arabiar bainu modernoen eskutik heldu da, hiriko antzinako biztanleek urarenganako zuten erakargarritasuna berreskuratzen duten hiriburuko bi egoitza. Alhambrako Errege Bainuak imitatzen dituzten axuleiu eta igeltsutegiz apainduak, egoitzen ohiko egitura mantentzen dute, gela hotz, epel eta beroekin. Hauetan, bainu erlaxagarriaz gain, masaiaz eta mairutar te espeziatsuaz goza daiteke.