Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Turismo Patronatua > Zer da turismoa Granadarentzat?

Zer da turismoa Granadarentzat?

Granadak gaur egun nazioarteko turismo destinoen artean leku esanguratsua du.

Pribilegiozko egoera hau turismo eskaintza eta garapen askotarikoari esker izan da, azken 25 urteotan lurraldeko ekonomiaren benetako pizgarria izan den sektorea.

Bere osotasunean, lekuaren kalitate hobekuntzari esker eratorri da horren aldeko egoera, eta honek Granadari bisita egiten dioten turisten betetasun eta fideltasun mailan hazkundea dakar.

Aldi berean, bertako administrazioek eta enpresaburuek azpiegiturak hobetu eta turismo eskaintza anitzagoa egiteko egindako ahaleginean ere oinarritu da arrakasta. Zentzu honetan, ekimen berridun kalitatezko turismoa sustatu da, turismo eremu bakoitzeko produktu izarren osagarri, hauekin bisitari kopuru ahalik eta handiena erakarri  eta emandako gau kopurua handitzeko.

Nondik datoz Granadako turista bisitariak?

Granadak bost kontinenteetako turistak erakartzen ditu, bisitarien erdia baino gehiago espainiar lurraldekoa den arren. Azken urteetan britainiar, alemaniar, frantziar, estatubatuar, holandar eta italiarrek asko estimatutako opor leku bilakatu da. Madril eta Bartzelonarekin batera, japoniar turistarentzat hiririk gustukoena da Granada.

Urteko zein sasoitan etortzen dira?

Granada urtaro arazo handirik ekarri ez duen espainiar probintzia bakarretakoa da, neurri batean turismo produktuen aniztasunari esker. Azken urteetan, edozein dela urtaroa Granada bisitatzen duten lagun kopurua egonkortzeko joera progresiboa gertatu da.

Zeintzuk dira bisitari gehien duten lekuak?

Granadako hiriburua eta zehazki Alhambra dira turismoak nahiago dituen probintziako lekuak. Nazariar monumentuak, Europako bisitatuenetako bat, urtean bi milioi bisita baino gehiago ditu. Sierra Nevadako eski estazioa lurraldean sektoreko bigarren bisitatuena da, 1.300.000 bisitarirekin urtean. Jarraian, urtean zehar okupazio maila desberdinarekin, Kosta Tropikala, Alpujarra, Baza eta Guadix eskualdeak eta Granada Mendebaldea daude.

Zenbat gastatzen dute?

Granadari bisita egiten dion errenta baxuko turisten portzentaia nabarmen jaitsi da azken urteetan, eta probintzian eguneko 72 euro (ostatua barne) xahutzen duten erdi mailako erosahalmena dutenen aldera egin. Sierra Nevadako eskiatzaileek bataz besteko hau bikoizten dute eta kongresuetan parte hartzen dutenen edo pizgarri-bidaiaz gozatzen dutenen eguneko gastua 300 eurotarainokoa izaten da.

Zenbait zifra garrantzitsu

Turismoa Granadako probintzian aberastasun eta enplegu gehien sortzen duten sektore ekonomikoetako bat da. Azken urteetan, bisitari kopurua etengabe hazi da espainiar bataz bestekoaren gainetik, urteko 5.600.000 turista lortzeraino. Turismoak probintziako Barne Produktu Gordinaren (BPG) %14 inguru ekartzen du. Zuzenean, sektoreak enpleguaren %15 ziurtatzen du. Urteko diru sarrerak 1.500 milioi euroren gainetik neurtzen dira.

Turismo Behatokia

Granadako Lurraldeko Turismo Patronatuaren Turismo Behatokia hiruhilabetero, turismo eskabide, hotel okupazio, bidaiari mugimendu, emandako gau, monumentu bisitatuen, bisitari bakoitzeko bataz besteko gastu eta beren betetasun mailaren inguruko datuak jasotzen dituen inkesta da. 1998an sortu zuen Patronatuak turismo gorabeheren dokumentu fidagarria lortzeko, Turismo Informazio Bulegoen erabiltzaileei eta kalean egindako 6.000 inkestaren bitartez.

Ikerketa honetatik ateratako estatistika datu guztiak www.turgranada.com web orrialdean hiruhilabetero argitaratutako buletinetan kontsulta daitezke.