Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Turismo Patronatua > Granadako Lurraldeko Turismo Patronatuaren zeregina

Granadako Lurraldeko Turismo Patronatuaren zeregina

Turismoko Lurralde Patronatua Granadako Aldundiaren mendeko erakunde da, 1981ean sortua. Gaur egun helburu hirukoitza du:

  • Nazio mailan, nahiz nazioartekoan, lurraldeko turismo eskaintza aberats eta askotarikoa sustatzea, eta Granada opor leku destinotzat finkatzea.
  • Granadako lurraldeko garapen turistikoa sustatzea, turismoa bere ekonomiaren eragile, eta enplegu eta diru sarrera iturri garrantzitsu bilaka dadin.
  • Lurraldeari bisita egiten dion turista leialtzea, egonaldia atseginagoa eta betegarriagoa egiteko arreta eta informazio profesionalizatua eskainiz.

Granadako Aldundiko presidenteak zuzentzen du Patronatua eta funtzionamendua Errektore Kontseiluak, Aholkulari Kontseiluak, eta Lurralde eta Sektore Foroek arautzen dute. Gobernu organo hauetan, probintzia Administrazioak ere ordezkaritza du, Andaluziako Junta, enpresaburuak, sindikatuak, finantza erakundeak, probintziako udaletxeak eta turismo sektorearekin lotutako beste erakunde publiko nahiz pribatuekin batera.

Granadako Lurraldeko Turismo Patronatuak barne antolakuntzari dagokionez, honako sail eta eremu egitura du:

  • Presidentzia
  • Presidentzia ordea
  • Zuzendaritza Kontseilua
  • Zuzendaritza
  • Administrazio Saila
  • Sustapen Saila
  • Antolakuntza eta Turismo Garapen Saila
  • Turismo Informazioko Bulego Sare Probintziala

Sortu zenetik, Patronatuak ez dio Granadako turismo produktuak zabaltzeari utzi sektoreko eragile profesionalen eta komunikabideen artean. Era berean, probintziako enpresari eta politikoak turismo eskaintzaren, zerbitzuen eta azpiegituren hobekuntzan eragingo duten ekintzak antola ditzaten animatu ditu.

Patronatuaren helbururik behinena lurraldeko erakargarritasunak ezagutzera ematea da, lurralde desberdinetako bisitari kopurua etengabe handitzen jarrai dadin.

  • Nazio eta nazioarte mailako turismo azoka nagusietan parte hartzen du.
  • Turespaña eta Turismo Andaluz  enpresa publikoek antolatutako nazio eta nazioarte mailako jardunaldi garrantzitsuenetara joaten da.
  • Berezko sustapen ekintzak antolatzen ditu Espainiako eremuan eta Europar lurraldetan.
  • Ekintza profesionalak antolatzen ditu Granadan bidai agenteekin eta kazetariekin, turismo produktua aurrez aurre  ezagutu dezaten.
  • Munduan barreiatutako Espainiar Turismo Bulego (OET) desberdinen bitartez, bidai agenteek eta kazetariek Granadara egindako ohitze bidaiei ongi etorria egiten die.

Hauez gain, Patronatuaren beste helburuetako bat udalerri eta eskualdeen garapen turistikoa da. Helburu honekin, honakoak eskaintzen eta egiten ditu:

  • Estatistika eta merkatu ikerketak
  • Turismo ekintzaileei aholkularitza profesionala
  • Enpresari eta udaletxeentzat bideragarritasun planak
  • Turismo prestakuntza ikastaroak
  • Laguntza juridikoa

Patronatuaren Turismo Informazioko Bulegoen Lurralde Sareak  (OIT) gainera, bisitariei mota guztietako dokumentazio eta aholkularitza eskaintzen die.


Komunikazio Eremua

Patronatuko Komunikazio Eremuaren funtzioa nazio eta nazioarte mailako komunikabideetan Granadaren presentzia sustatzea da, lurraldeari bisita egiten dioten kazetari eta profesionalei harrera egin eta behar duten informazio guztia ematearekin batera.

Azken helburu honetarako, Komunikazio Eremuak, komunikabideen eskura honakoak jartzen ditu:

  • Probintziaren turismo lekuen inguruko informazio idatzia zenbait hizkuntzetan
  • Digitalizatutako argazki artxibo osatua
  • Bideo irudiak formatu profesionalean
  • Prentsan Granadari buruz agertutako artikulu bilketa zabala
  • Turismo sektorearen garapenari buruzko estatistika datuak