Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Monumentu eta kultura turismoa > Flamenkoa, zambra eta Sacromontea

Flamenkoa, zambra eta Sacromontea

Granada Espainiako flamenkoaren ardatz nagusietako bat da, eta zehazkiago, Sacromonte da bere sehasketako bat. Ijito auzo hau adituek “jondura” eta “el duende” esaten diotenaren erdigune da, eta zambraren jatorria, XVI. mendetiko flamenko kanta eta dantza, hain zuzen, hiriko moriskoen ezkontza ospakizunetatik dator.

Festa hau gauero ospatzen da kobazulo zaharretan, gaur egun flamenko oholtza bilakatuak, eta auzoan tradizio handieneko ijito familiek antolatutako benetako ikuskizunez goza daiteke.