Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Gastronomia > Ardoak

Ardoak

Tradiziodun beste andaluziar eremu ardozaleak ez bezala, Granadak ez ditu ehun-urteko kupeldegiak, ez eta ardo prestakuntza tradizio handirik ere ez.

Hala ere, azken hamarkadan, eta ardotegi jabe txiki dozena erdi baten ahaleginari esker, granadar ardoen egoera errotik aldatzen ari da, kalitate bikaineko salda produkziorantz.

Orain dela zenbait urtera arte, probintziak Contraviesako “kosta ardoak”, Vegako “muztio ardoa” eta iparraldeko “ardo pikatua” bezalako erreferentziak besterik ez zituen. Gehienak, alkohol graduazio handiko ardo zuriak eta gazitasun handikoak, ontziratu gabe banatzen zirenak.

Gaur egun, ardoketa teknika berriei egokituta, mahats aukera nobleen ezarpena eta mahats landaketen zainketa arretatsuak Lurreko Ardoak izenarekin bildu diren lau gune ezagun ekarri ditu: Contraviesa-Alpujarra, Láujar-Alpujarra, Granada Hego-Mendebala eta Granada iparraldea. Probintziako ardoetan eman den salto kualitatibo handia, nekazal mundutik etorritako granadarren lan pertsonalari esker izan da posible, mahats lanen eta upeldegien kontrolean zeresan zuzena duten nekazariak, sorterriari  konplexutasun handiko ardo zuri freskoak, lurrintsuak eta beltzak ateratzen jakin dutenak. Horacio Calvente (Jete), Barranco Oscuro (Cádiar), García de Verdevique, Villagrán (Huéscar) eta Señorío de Nevada, nabarmentzen dira besteren artean egindako lanagatik.