Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Granadan, zuk nahi duzuna

Granadan, zuk nahi duzuna

13.000 kilometro koadro eskaseko azaleran, Granadako probintziak turismo erakargarritasun kopuru eta  aniztasun pentsaezina biltzen du:

Alhambra, Espainiako monumentu bisitatuenetako bat eta munduko ederrenetako bat; Europako eski estaziorik onenetako bat Sierra Nevadan dago; eta autoz, 75 minutu eskasera, elurra Kosta Tropikaleko hondartzengatik alda daiteke, urte osoa tenperatura inbidiagarriak izan ohi dituena.

Klima, paisaia, produktu eta baliabide aniztasun honek ahalbideratzen du Granada turismo kontinente izendatzea. Aukerak ugariak dira urteko edozein sasoitan: kultur eta monumentu turismoa, nekazaritzakoa eta aktiboa, elurretako eta kiroletakoa, eguzki eta hondartzakoa, kongresu eta pizgarrietakoa, aisialdikoa, hizkuntza ikasketakoa...

Granadako hiriak bere historia eta monumentuekin sorgintzen du bisitaria. Lehen mailako kultur egutegia eskaintzen du, festa eta tradizio ugari, eta Granadako Unibertsitatean izena emandako 65.000 ikasle baino gehiagoek sortutako giro biziarekin.

Naturaleza eta nekazal turismoaren maitaleentzat, probintziak bost natur parke eta parke nazional bat ditu. Alpujarrako herri txikietan gozatzen den bake eta lasaitasunak bisitariari betirako geratzeko gogoa pizten diote. Barrualdeko eremuak, hala nola, Marquesado eta Altiplano, ia ilargi itxurako desertu paisaia, eta inguratzen duten mendilerroetako landaredia itxiarekin kontraste sinestezinean eskaintzen dute.