Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada,  2005eko urriaren 25a
Home > Granadan, zuk nahi duzuna > Destinorik desiratuena

Destinorik desiratuena

Granadako probintzia ametsezko lekua da, gutxienez bizitzan behin bisitatu beharrekoa. Hauxe da munduko eguneroko eraginkorrenetako biren irakurleen iritzi nagusia: “The Independent” britaniarra eta “El Pais” espainiarra, Granadaren indar eta erakarmena mundu mailako turismo ardaztzat hartzen dutena. “The Independent”-ek 2002ko azaroaren 25ean “The world according to you” izenburuko erreportaia argitaratu zuen. Bertan bere irakurleen artean egindako inkesta baten emaitzak argitaratzen zituen, hil baino lehen munduko zein leku bisitatu behar zen galderari erantzunez. Granada izan zen hirugarren destinoa, Venezia eta Pragaz besterik ez gainditua. Eta Alhambrak lortu zuen  monumentuen artean bosgarren lekua, Petra, Machu Pichu, Muraila Handia, eta Taj Mahalen ondoren. Antzeko beste inkesta batean, “El Pais”-eko irakurleek 2004an Alhambra izendatu zuten bere espainiar monumentu nagusi (botoen %17,62arekin) eta Granada espainiar hiririk desiratuena, Bartzelonak baino gainditu ez zuena.