1994an, Granadako Lurraldeko Turismo Patronatuak, Markes Plana bultzatu zuen, Granada turismo produktu gisa hobetzeko eta lurraldeko eremu desberdinen turismo baliabideen sustapena areagotzeko helburuarekin. Delako planak probintziako 168 udalerriak zazpi eskualde edo makro-eremu turistikotan banatzen ditu:
Sierra
Nevada eta Mediterraneo itsasoaren artean kokatua, eskualde birgina da ia,
nekazal turismorako eta abentura kirolak praktikatzeko ezin egokiagoa.
Poqueirako Amildegiak, bere herri zuriekin, turismo leku izateko izen
handia lortu du. Lanjarón, Trevélez, Cádiar, Órgiva eta Lecringo Bailara
berdin eta emankorrean kokatutako herriak nabarmentzen dira.
Lurraldearen ipar-ekialdea hartzen duen kontraste eskualde hau, itsasoko mailaren gainetik 1.000 metro baino gehiagoan dago. Desertu paisaia ikusgarriko erdi aldea, mendilerro eraztun berdez inguratuta dago. Arkeologia indusketek orain dela milioi urte baino lehenago bizilagunak zituela frogatu dute. Hemen aurkitu zen era berean, la Dama de Baza, iberiar aztarna nagusietako bat. Baza, Galera, Cúllar, Puebla de don Fabrique, Huéscar eta Castril dira inguruko herririk nagusienetakoak.
Granadako probintziak 80 kilometro itsasertz ditu eta uzta ikaragarriak eta tenperatua egokiak dakartzan mikroklima subtropikal inbidiagarriaz gozatzen du urte osoan, Almuñecar, Motril, Salobreña eta Castell de Ferro bezalako herrietan. Hondartzak hondar lodikoak dira eta urak garbiak eta epelak.
Hiriburua eta bere inguruko hogeita hamar bat herri biltzen ditu. Alfacar, Víznar, Fuente Vaqueros, La Zubia, Las Gabias eta Alhendín dira nagusienak. Monumentu eta kultur turismoa, kongresu eta pizgarriena eta nekazal turismoa dira inguruko atalik nagusienak.
Granada ekialdean kokatua, Guadix herriak eta ingurukoek osatzen dute. Eskualde honek monumentu, eta nekazal eta ekintza turismorako baldintza zoragarriak ditu. Baza-Huéscarrekin elkarbanatzen du: Altiplanoak paisaia erdi desertuzkoak, arkeologia eta historia ondare oso aberatsa eta lur azpian bizitzeko bertako jendearen ohitura, kobazuloetan turismo ostatu bitxiak ekarri dituena.
Sierra Nevadako eski estazioa Granadako hiritik 32 kilometro eskasera dago. Bere 84 pista kilometroak eta turismo azpiegitura eta kirol ekipamendu zoragarriek Espainiako negu estazio onena bilakatzen dute. Sierra Nevadako Parke Nazionalaren barruan kokatuta dago. Mulhacén-a, 3.478 metrorekin, Iberiar Penintsulako gailurrik garaiena da.
Lurraldearen mendebalean kokatutako eskualdea. Herri nagusienak Loja, Alhama de Granada, Montefrío, Íllora eta Moclín dira. Arabiar ondare izugarria du, kale guztietan eta nazariar dinastiaren errege aldian eraikitako gotorleku ugarietan hautematen da.