Jaiak ezinbesteko hitzordua dira tradizioa eta kulturarentzat.
Granadako Aste Santua Nazio Interes Turistikotzat jotzen da; Gurutzearen
Egunean (maiatzaren 3an) hiriko plaza nagusiak lore gurutzez apaintzen
dira; Corpusean, hiriburuan aste nagusia ospatzen da; urtarrilaren 2an,
eztabaidak tarteko, Errege Katolikoek hiria hartu zutenekoa gogorarazten
da; eta iraileko azken igandean hiriburuak bere patroia darabil kalez
kale Nekaldietako Ama Birjina, udazkeneko fruituen merkatu
tradizionalaren inguruan.
Probintzian, udalerri guztietan Aste Santu interesgarriaz gain, honako festak nabarmentzen dira duten tradizioagatik, biltzen duten jende kopuru handiagatik edo ospakizun bereziengatik: