Granadako Probintziako Turismo Orrialde Ofiziala Español Inglés Francés Alemán Italiano Lurraldeko Turismo Patronatua Harremanetarako Harremanetarako

Turismo de Granada

Granada, 2005eko urriaren 25a
Home > Eskulangintza eta Jaiak > Eskulangintza

Eskulangintza

Granadak bere eskulangintzaren bitartez, bertan finkatu diren kultura desberdinek utzitako langintzen bereganaketa adierazten du: feniziarrak, iberoak, erromatarrak eta batez ere, musulmandarrak. Probintziako eskualdeetan lanbide zaharren ohitura bizirik mantentzen duten tailer kopuru garrantzitsua dago oraindik:

Taracea

TaraceaLuxuzko ebanisteria lan zorrotza, altzariak, kaxak edo edozein objektu ehundaka hezur, zilar eta egur noblez egindako marrazki geometrikodunak apaintzean datzana.




Fajalauzako Zeramika

Fajalauzako ZeramikaNazariar garaian du jatorria eta aleak beiradunak eta irudi begetal eta animalienez apainduak, tonu berde eta urdinetan hondo zuriaren gainean. Zeramika mota honetaz gain, forma geometrikoko azulexuen lanketa irauten du, Alhambrako gelak estaltzen dituztenetan inspirazioa hartuta eta jarroi eta anforak, hauek ere nazarien hondarrekin.

Luthiers-ak

Luthiers-akGranadan eta Madrilen musika instrumentuen Espainiako bi ekoizle eskola nagusiak daude. Probintzian 25 gitarra egile baino gehiago daude, bai kontzertu klasikorakoak, bai flamenkorakoak.




Farolak

FarolakGranadar farola, arabiar jatorri garbikoa, latorriz eta kolore desberdinetako beirez egiten da.


Oraindik ere probintzian bizirauten duten beste langintza batzuk, Guadixeko buztingintza, burdinola eta galdaragintza Granadan, bordadoak eta mantatxoak, alpujarrako mantak eta jarapak eta uhalgintza dira.